Erremontea

Galarreta

Erremonte zestaren jatorria 1904an koka daiteke, Juanito Moya “guante” modalitateko jokalari nafarrak Agirre saskigile tolosarraren laguntzaz sortua. Jokalari honen gorpuzkera txikiaz aurkari handiagoei aurre egiteko erraminta eraginkorrago bat sortzeko asmoarekin aritu ziren zesta berri hau garatzen.

Emaitza oso arrakastatsua izan zuen, zesta berri honen diseinuari esker beste edonork baina urrutiago eta abiadura handiagoan botatzea lortzen baitzuen.

Emaitza oso arrakastatsua izan zuen, zesta berri honen diseinuari esker beste edonork baina urrutiago eta abiadura handiagoan botatzea lortzen baitzuen. Gauzak horrela, Gipuzkoa eta Nafarroako pilota giroan modalitate berri bezala zabaldu zen segituan, eta Agirre saskigileari enkarguz eskatutako zesta berriei esker, denbora gutxian ospe handia hartu zuen modalitate berriak.


Erremontearen Katedrala

Galarreta

Galarreta Euskadin kantxa neurri haundiagoa duen frontoia da horregatik “Erremontearen Katedrala” edo Euskal Pilotaren Tenploa” bezala ezagutzen da. Erremonte jokoko txapelketa garrantzitsuenak Galarretan jokatu ohi dira, udan jokatzen den Buruz buruko Erremonte Txapelketa eta gabonak aldera jolasten den Binakako Erremonte Txapelketa besteak beste.