Enpresentzat jardunaldiak

Zerbitzuak

Oriamendi 2010-k enpresen neurrira antolatutako bisitaldiak antolatzen ditu

Neurrira antolatutako bisitaldi hauek partidak diren egunetan antolatzeko aukeraz gain, asteko edozein egunetan erakustaldi partida pare bat antolatzeko aukera egon daiteke.

Horrez gain, bisitaldiari gehitu ahal izango zaizkio:


  • Suharri jatetxean bazkaria (partida aurretik, pilotalekuaren eraikin berean).
  • Pilotalekuko tabernetarako kontsumizioa - edaria.
  • Bisitariarentzat pertsonalizatutako oparia (pilotariaren izena daraman erremonte kamiseta, sinatutako pilotak…).

Bisitaldia egitekotan den edozein enpresa, harremanetan jar daiteke Oriamendi 2010-ekin izan ditzaken zalantzak edota aukera berriak aztertzeko eta argitzeko.